Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: BITXIKERIAK

'Lapurra naiz' dioen kamiseta janztera behartu ditu epaile batek bi lapur

maiaiz 16/05/2007 @ 09:49

2007/05/08

'Lapurra naiz. Wal-Marten lapurreta egin nuen'. Testu hori kamiseta batean jarrita lapurreta egin zuten dendaren aurrean ordu batzuez egotera behartu ditu epaile batek bi lapur, AEBetan.

Lapurrek bi larunbat eman behar zituzten horrela, dendaren aurrean 'posea' egiten. Edonola ere, epaileak beste alternatiba bat proposatu zien: 60 eguneko kartzela-zigorra. Eta lapurrak lapurrak direnez, baina ez tontoak, kamiseta janztea izan dute nahiago.

"Esan dizkiguten komentario bakarrak positiboak izan dira", azaldu du dendako arduradunak.

Zigortuetako batek (46 urteko emakume bat) ziurtatu du errugabea dela eta dendaren aurrealdetik pasa diren pertsona askok zigorra "krudela" dela esan diotela.

Cecilia Sarkozyk ez zuen senarraren alde bozkatu

maiaiz 16/05/2007 @ 09:46

2007/05/14

Askok kontrakoa pentsatu ahal badute ere, maiatzaren 6a egun "zaila" izan zen Nicolas Sarkozy-rentzat. Frantziako presidente berria izateko ataritan zela, sesioa eduki zuen emaztearekin (Cecilia Sarkozy). Liskar handia, nonbait, emakumea haserretu zelako eta bozkatzera ez joateko erabakia hartu zuelako.

Eta hautsak harrotu ditu kontuak. Rue 98 webguneak zabaldu berri duenez, presioak egon dira Le Journal du Dimanche astekariak albistea argitara ez zezan.