Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: KONBOKATORIAK

AHT-ren aurkako bizikleta martxa!

maiaiz 15/05/2007 @ 14:24

Herriz herri AHTrik ez!!! Bizikleta martxa maiatzak 20, igandea

13.30 Andoaingo Goiko plazan martxei aurrera, triki poteoa gaztetxera, bazkari herrikoia, asanblada (AHTaren aurkako borroka eskualdetan)

Donostiako Boulebarretik 10,30tan

Alegiko plazatik 09,30tan

Andoaingo plazan elkartuko gara 13,30 tan, kalejiran gaztetxeraino bazkari herrikoia.

Asanblada

20,00tan Kontzertu sorpresa gaztetxean!!!

 ANIMA ZAITEZTE!!! DENOK AHTaren AURKA!

AHT gelditu!

maiaiz 15/05/2007 @ 13:59

Herriaren hitza errespetatu! AHT gelditu!

Herriaren entzungogor eginez, AHTaren lanek aurrera diardute. Egoera latz honen aurrean, zer geratzen zaigu? BAda, erantzuleen aurrean, tinko eutsi eta berauek salatzea.
"Demokrazia" hitzarekin ahoa betetzen zaien une honetan, udal hauteskundeak direla eta, gauza bat dugu beraiei esateko; hain demokratak badira, herriari galde diezaiotela zer iruditzen zaien AHTaren afera eta behingoz hainbat herrietan egin diren herri galdeketei kasu eginez, AHTaren planak geldi ditzatela. Erokeria honi amaiera emateko garaia iritsi da.
Hau guztia dela medio, maiatzaren 17an, arratsaldeko 8etan PNVren batzokiaren aurrean herriaren hitza errespetatu! AHT gelditu! lemapean burutuko den elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion artean geldituko baitugu!

Andoaingo AHT gelditu Elkarlana