FERMIN MUGURUZA- Euskal Herria Jamaika Clash
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us Greba deialdiei eutsi ala ez erabakiko dute sindikatuek gaurko bileran
Sindikatuen esanetan, orduek aurrera egin ahala zailagoa da greba bertan behera uztea.Camposek, bere aldetik, CCOOrekin akordio bat lortzekotan dela eta gainerako sindikatuekin ere gauza bera jazotzea nahi duela esan du.

UGT, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariak. Argazkia EFE
Hezkuntza publikoko UGT, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek gaur erabakiko dute aste honetarako deitutako grebak bertan behera utzi edota deialdiei eutsiko dieten. Hezkuntza Sailarekin bilera egiten ari dira goizetik eta badirudi "oso zaila" izango dela akordio bat erdiestea.
Hain zuzen ere, iragan ostiralean bilera atzeratzea erabaki zuten lau sindikatu hauek, CCOOek eta Hezkuntza ordezkariek eta gaur berriz bildu dira.
Oraingoz, UGT, ELA, LAB eta STEE-EILASek ez dute datozen egunetarako deitutako lanuzteak bertan behera uzteko asmorik erakutsi. Beraz, bihar greba egingo dute Gipuzkoan, etzi Araban eta asteazkenean Bizkaian. Gainera, hilaren 24rako greba eguna deitu dute EAE osoan.
CCOO sindikatuak, ordea, ez du mobilizaziotan parte hartuko.
Bilera hasi aurretik eman duten prentsaurrekoan, orduek aurrera egin ahala greba bertan behera uztea zailagoa dela esan dute lau sindikatuek eta Hezkuntza Sailak orain arte erakutsitako jarrerarekin akordio batera iristea "oso zaila" izango dela gaineratu dute. "Tontxu Camposek zuzentzen duen Sailaren teilatuan dago orain pilota" adierazi dute.
Tontxu Camposen adierazpenak
Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak gaur esandakoaren arabera, baliteke aurki CCOOrekin akordio bat erdiestea. Ildo horretan, gainerako sindikatuekin ere gauza bera gertatzea gustuko izango lukeela zehaztu du, "horrek egonkortasuna eta eskola publikoaren irudia hobetzea" ekarriko lukeelako.
Camposek, iragan asteazkeneko bilera "oso positiboa" izan zela gogorarazi du eta horri esker, ostiralean hainbat ordu negoziatzen aritu zirela gaineratu du. "Bertan, hainbat gai jorratu genituen".
Gehiago...
TALDEA HERRIA LEKUA BESTE TALDEAK
2007-06-03 - igandea
Keike Ondarroa (Bizkaia) Arrigorri Hondartza The Uskis, Kandela
The Uski's Ondarroa (Bizkaia) Arrigorri Hondartza
2007-06-15 - ostirala
Atom Rhumba Markina (Bizkaia) Amallo Auzoa Oliba gorriak
Betagarri Leioa (bizkaia) Plaza
2007-06-24 - igandea
Betagarri Andoain (gipuzkoa) Plaza
2007-06-30 - larunbata
Gose Eskoriatza (Gipuzkoa) Jaiak
2007- 08- 23- osteguna
Kerobia Bilbo Uribitarte kaia (Bilboko Jaiak) Skalariak
Ondarroako Antxoa egunean, kontzertu ikusgarria
Ondarroak kontzertu oso berezia izango du maiatzaren 12an, Antxoa Eguna amaitzeko.
Kontzertua doakoa izango da, eta Arrigorri hondartzan egingo da, gaueko hamaiketatik aurrera. Bertan parte hartuko duten bandak Potato, Habana Blus Band eta El Combo Linga izango dira. Zalantzarik gabe, kultura-mestizajearen koktel ezin hobea. Gozagarri ederra, ska, reggae, salsa, flamenko eta rumba erritmoekin dantzatzeko. Aukera aparta gau magiko batez gozatzeko.
Kubatik Arrigorri hondartzan lehorreratuko da Habana Blues Band, “Habaneando 2007” biran bete-betean murgilduta.
ANVk helegitea aurkeztu du zerrendak baliogabetzearen aurka
Auzitegi Konstituzionalak ostegun gauerdirako erabaki behar du Gorenaren erabakiari eusten dion ala 61. salak baliogabetutako 133 zerrendak onartzen dituen. ASren abokatuek ere babes helegitea aurkeztu dute.
EAE-ANV alderdiko ordezkariek, Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztu dute gaur, iragan igandean Auzitegi Gorenak talde honetako 133 zerrenda baliogabe uzteko hartutako erabakiaren kontra.
Gorenak aho batez erabaki zuen Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak inpugnatutako 133 zerrenda horiek baliogabetzea, Batasuneko kidez osatuta zeudela argudiatuz.
Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, ilegalizatuta dauden alderdi politikoetako hautagaiez osatutako zerrenda horiek "kutsatuta" daude.
"Zerrenda horiek beraz, ETA eta alderdi horietako militante edota ordezkarien artean dauden harreman estu horien isla edo jarraipena dira", dio agiri horrek.
Konstituzionalak ostegun gauerdia orduko erabaki beharko du Gorenaren erabakiari eusten dion ala 61eko salak baliogabetutako 133 zerrenda horiek onartzen dituen.
Bestalde, Abertzale Sozialistak taldeko ordezkariek ere babes helegitea aurkeztu dute auzitegi honen aurrean.
Ildo horretan, iturriek jakinarazi dutenez, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak egun bateko epea dute honi buruz duten iritzia emateko.
KAIXO!!
aupa lagun!!
Uda gertu dugula eta buru guztiak erotzen hasi direla aprobetxatuz, gau zoragarriak igarotzeko proposamenak egitea pentsatu dugu. Litroak hartu eta prestatu zaitez ondo pasatzeko, baina pasa gabe! Sartu!!!




