AHT gelditu!
Herriaren hitza errespetatu! AHT gelditu!
Herriaren entzungogor eginez, AHTaren lanek aurrera diardute. Egoera latz honen aurrean, zer geratzen zaigu? BAda, erantzuleen aurrean, tinko eutsi eta berauek salatzea.
"Demokrazia" hitzarekin ahoa betetzen zaien une honetan, udal hauteskundeak direla eta, gauza bat dugu beraiei esateko; hain demokratak badira, herriari galde diezaiotela zer iruditzen zaien AHTaren afera eta behingoz hainbat herrietan egin diren herri galdeketei kasu eginez, AHTaren planak geldi ditzatela. Erokeria honi amaiera emateko garaia iritsi da.
Hau guztia dela medio, maiatzaren 17an, arratsaldeko 8etan PNVren batzokiaren aurrean herriaren hitza errespetatu! AHT gelditu! lemapean burutuko den elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion artean geldituko baitugu!
Andoaingo AHT gelditu Elkarlana


Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi