Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gutxienez ustezko 60 taliban hil dira NATOren bonbardaketa batean

maiaiz @ 09:55

Gutxienez 60 ustezko taliban, tartean hiru buruzagi, hil dira eta beste hamarnaka zauritu, NATOk Kandaharren burutu duen bonbardaketa batean, polizia-iturriek Eferi jakinarazi diotenez.

NATOk, Afganistango Armadarekin elkarlanean, espioitza-txosten batzuk eskuratu zituen, eta horien arabera, Zherai barrutialdeko bi zonaldetan talibanak berriro biltzen ari ziren.

Gauzak horrela, operazio-militarra abian jarri zuten. Bonbardaketaren ondorioz zibilik eta Afganistango Armadako soldadurik ez dela hil adierazi dute bertako polizia-iturriek. Operazioa bart amaitu zen.

Bestalde, NATOren babesarekin jarduten duen Segurtasunaren Laguntzarako Nazioarteko Indarrak (ISAF) esan du operazioaren berririk ez duela. Hori dela eta, litekeena da bonbardaketa tropa estatubatuarrek egin izana.

NATOren soldaduak Afganistanen. Argazkia EFE

Erantzun bat »

  1. Udara honetan ez dugu festarik galdu behar. Gure ustez udara ondo pasatzeko da, eta non pasatzen da festetan baino hobeto. Espero deu festetan ikustea eta udara ahalik eta hoberen pasatzea.

    Aitor eta Imanol — 2007-05-16 - 10:04:53 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>