'Lapurra naiz' dioen kamiseta janztera behartu ditu epaile batek bi lapur
2007/05/08
'Lapurra naiz. Wal-Marten lapurreta egin nuen'. Testu hori kamiseta batean jarrita lapurreta egin zuten dendaren aurrean ordu batzuez egotera behartu ditu epaile batek bi lapur, AEBetan.
Lapurrek bi larunbat eman behar zituzten horrela, dendaren aurrean 'posea' egiten. Edonola ere, epaileak beste alternatiba bat proposatu zien: 60 eguneko kartzela-zigorra. Eta lapurrak lapurrak direnez, baina ez tontoak, kamiseta janztea izan dute nahiago.
"Esan dizkiguten komentario bakarrak positiboak izan dira", azaldu du dendako arduradunak.
Zigortuetako batek (46 urteko emakume bat) ziurtatu du errugabea dela eta dendaren aurrealdetik pasa diren pertsona askok zigorra "krudela" dela esan diotela.


Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi